Tag Archives: 29m

Llámalo H

H deitu edo…

(…) Seguraski, aintzinean adierazpen hau “h”k soinurik ez duelako esaten zen. Berdin da hrik gabe  edi hrekin, berdin da zure iritzia edo nirea. Eta horrela esanahien gurutzea sortzen da. Alde batetik “h”, baliorik gabekoa eta bestetik “x” ezagutzen ez dena, matematikan erabiltzen dena.

XXI.mendeko greba oraindik definitu gabe dago, ez du soinurik, mutua da oraindik. Argi dagoena da aurrekoen gauzak aldatzeko indarra hartu nahi badu, hiria geldiarazi nahi badu eta herritarren presioa adierazteko tresna izan nahi badu, lehenago bere formak sakonki aztertu behar dituela.

hache
Horregatik betiko ereduei eta gaur egungo egoerari galdetu nahi diegu. Eragile kulturalak garenez, gure gaitasunak lan egiten jarri nahi ditugu (sormena, irudimena, erakargarritasuna)gizarte eskubideen  eta aberastasunaren banaketaren alde eta behin behinekoaren, pobreziaren eta gutxi batzuk denonaren lapurketaren kontra.

Hau dela eta, “llámalo H”, hurrengo larunbatan, 24an, 11etan, La Hormiga Atómica liburudendan egingo dugun saiora gonbidatzen zaitugu.

Helburu zehatza: lanaren erreformaren kontrako ekintza bat prestatzea edota murrizketak grebaren egunean.

[Egitaraua]
1. zatia: beste greba bat posiblea da. Aurkezpena eta eztabaida teorikoa
– grebari proposamenak eta kritikak, kultura eta arteen ikuspuntuetatik
– beharrezkoa da metodo eta ekintza desberdinak ikertzea
– greba bizitzeko beste modu baten bila gabiltza, “h” greba
– %99endako greba
– langabeziendako, autonomoendako, jubilatuendako, kanpotarrendako, etxekoandreendako, kulturan aritzen diren pertsonendako, greba egitea ezin duten pertsonendako,…. Gizarte-greba alaia, sormen haundiko greba, greba ez den greba, eta han multzo horretan ekintza berezia…

lucky art strike

2. zatia: proposaturako ekintza prestatu. Aukerak aztertu: arte-greba, sorrera-greba, kontsumo kulturalari boikota, perfomance, borroka-antzerkia, mail art, mikro ekintza sinbolikoa, détournement, fake, ikurrak, txartelak, irakurketak kalean, …
Azken boladan egindakoak: hileta eta dolua kulturagatik, bizirik dauden eskulturak, eskulturak estali,…

3. zatia: “h” ekintza konpartitzen
Lanen banaketa: agitpropen prestakuntza, partaideak, propaganda, esango dena, txartelak, …

[Lagungarriak izan litezke irakurgaiak]

Erase una vez la huelga general
Breve manual para hacer huelga en el capitalismo financiero
El aterrizaje forzoso de la huelga en el planeta ‘Occupy’
Toma la huelga
La difícil gestión del derecho de huelga