Tag Archives: orokorra

H faktorea

Bihar…

h faktorea

Ikerketa sakona egin eta gero Red Estratégica de Cultura [REC] delakoaren laborategian H faktorea identifikatzea lortu dugu. Hau dela eta gaurtik aurrera, etorkizunean arma berri bat, belaunaldi berri baten sortzeari, ateak ireki dizkiogu: H greba.

Azken hilabete hauetan  betiko ereduei eta gaur egungo egoerari galdetu nahi diegu. Pertsonak  garenez, gure gaitasunak lan egiten jarri nahi ditugu (sormena, irudimena, erakargarritasuna, …) gizarte eskubideen  eta aberastasunaren banaketaren alde eta behin behinekoaren, pobreziaren eta gutxi batzuk denonaren lapurketaren kontra.
Gure lanari esker baita kasualitateari esker ere, ekintza iraultzetan parte hartzen duen faktorea, “H faktorea”Hin zuzen, sortu dugu.

Nahasketa batzuetan, baldintza berezietan,  “H faktorea” izugarrizko indar duten ondorioak sortzen ditu. Faktore honek, kantitate txikian  egon arren (adierazpen bat, begirada, ikur bat, panfletoa,…) betiko greban, ondorio ez ezagunak diren leherketa birikoak egin ditzake.

Mundu mailan lehenengo aldiz, % ehuna naturalak diren osagaiekin, edonork H faktorea, bere kabuz eta problemarik gabe, sistentiza dezake. Hau da H formula:

Honaino,  nahikoa da, beteta gaude. Gehiago ez, horrela ez dugu bizi nahi, orain duguna ez da guretzat baliogarria.

(H)umorea. Alaitasuna adierazteko, bereizten, elkarren kontra jartzen gaituzten eta gelidi arazten gaituzten, poterearen logikak eta beldurrak  goitik behera botatzeko.

Harrera. Irekita gaudelaren adierazlea, elkar onartzeko, eskuzabalak izateko, amankomunean duguna, bereizten gaituenaren gainean jartzeko. Eta esaten duguna gehiengoarendako izan behar da, hau da, %99endako.

Haserrea. Azken urte hauetan gertatu denaz ikasi behar dugu. Arabiarren udaberria, “occupy” esperientzia eta noski M-15a. Kaleak, plazak, publikoa dena hartu behar ditugu, gureak direlako, denona delako, denon artean, demokratikoa izango den agoraren eraikuntza egiteko.

Nahi duzunarekin, nahi duzun tokian, nahi dituzun aldiak. Gehiago esango dugu, ahalik eta gehien H formula erabili behar dugu, langabeziendako, autonomoendako, jubilatuendako, kanpotarrendako, etxekoandreendako, kulturan aritzen diren pertsonendako, greba egitea ezin duten pertsonendako,….

Gizarte-greba alaia, sormen haundiko greba, greba ez den greba, egun bat baino luzeago den greba, eta ez egun batekoa bakarrik,  leku guztietan dagoen greba, harrigarria den greba, bapatekoa… Egin nahi dugu.

H greba bultza dezagun eta H grebatik,  H udaberri globalara!!!!
Hara doa!  Ba goaz!!!!

Advertisements